Hatortxu Rock arrakastatsua, bi eraso matxistak ilundua

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 30a, 12:41

Hatortxu Rock jaialdian boluntario arituriko hainbat pertsona. (Argazkia: Ekinklik)

Larunbatetik iganderako gauean azkenekoz egin zuten Hatortxu Rock jaialdia Atarrabian. Antolatzaileek oharra plazaratu dute, bi eraso izan zirela jakinarazteko: ”Hatortxu denontzako gune seguru bat izatea izan dugu beti helburu, eta aurten ez dugu lortu”.

Milaka lagun elkartu ziren Atarrabian, Hatortxu Rock jaialdiari agur esateko. Bertan egiten den azken aldia izan da. Eta jaialdiaren azken edizioa, udakoa, datorren uztailean eginen dute, Lakuntzan.

“Agur esateko unea iritsi da. Eta ez dugu tristuraz esaten, ez gaude burumakur. Hatortxuren agurrak baduelako ere onetik.  Bada lorpenik. Bada garaipenik. Bada zer ospatu. Denon artean bultza egin ostean, lortu baitugu dispertsioari amaiera ematea. Dispertsioa ez da amaitu, amaitu egin dugu. Ez da desagertu, desagerrarazi dugu”, azaldu zuen antolatzaileen izenean June Etxeberriak, larunbateko jaialdian. “Baina ez gaitezen engaina, hemen ez da ezer amaitu. Etxetik gertu ditugu bai, baina gurekin nahi ditugu, den denak”, gaineratu zuen Etxeberriak.

Izan ere, Hartu Rock jaialdia dispertsioak eragindako gastuei aurre egiteko sortu zuten, 1999an. ETa 25 urteren buruan ekimena bertan behar uztea erabaki dute. Larunbatean, jaialdia 15:00etan abiatu zen, eta igandeko 6:30 arte iraun zuen. Jo zuten taldeen artean,  Lehendakaris Muertos, Goxuan Saltsa eta Tatxers.

Bi eraso

Atzo plazaraturiko oharraren arabera, ordea, elkartasun jaialdia ilundu egin zuten bi eraso matxistak. “Ez gara errepikatzeaz nekatuko. Ez dugu inolako erasorik onartiko. Hatortxu denontzako gune seguru bat izatea izan dugu beti helburu eta aurten ez dugu lortu. Hala ere, bi salaketa hauek erakusten dute antolakuntzak salaketarako jartzen dituen baliabideak eraginkorrak direla”, azaldu dute atzo plazaraturiko agirian.

Bide horretan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute antolatzaileek: “Kontziente izanik antolakuntzaren ardura dela, baina baita Hatortxura gerturatzen den ororen ardura ere badela esparioza eroso era gozagarri bihurtzea”, gaineratu dute oharrean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!