Aldaketak bihar billabesetan Iruñeko San Silvestre lasterketarengatik

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 30a, 10:54

18:00etatik 20:30etara izanen dira aldaketa nabarmenenak billabesetako zerbitzu zenbaitetan. Gainera, 15:00etatik aurrera ez dira Navas de Tolosa geralekutik pasako. 

Ohiko ibilbideak aldatu eginen dituzte bihar zenbait billabesa zerbitzutan: San Silvestreren lasterketak moldaketa batzuk eginen dituzte Iruñerriko autobus zerbitzuetan. Zehazki 4, 7, 8, 9, 10, 12, 15, 17, 18 eta 21 lineatan izanen dira aldaketak. Horrez gain, 15:00etatik aurrera Navas de Tolosa kaleko geldialdia bertan behera geldituko da, ez da bertatik autobusik pasako ez eta geldituko ere. Ibilbide alternatiboak izanen dituzte ordu horietan.

21:00etatik 13:00etara gainera, ez da autobus zerbitzurik izanen urte zahar gaueko ospakizuna tarteko. Hemen jaso daiteke informazio eguneratua: infotuc.es

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!