Txantrean gauean zenbait bizilagun kalera atera dira margo txuria eskuan eta autoak aparkatzeko gune-urdinak zuritu dituzte, txuriz margotu dituzte, alegia. Urrutia, Obieta, Berriobeiti, Ibero, Berian eta Arteta kaleetan egin dute ekintza hori, besteak beste.
2021ean jarri zuten auzoan autoa aparkatzeagatik ordaindu behar izatearen eremua eta urte hartan bizilagunen kontrako jarrera nabarmena jaso zuen erabakiak.Iruñeko Udala aztertzen ari da zer nolako eragina izan duen auzoan eremu urdina ezarri izanak eta bizilagunen iritzia jasotzen hasiko da galdeketen bitartez. Trafikoaz, mugikortasunaz eta auzoko bizi kalitateaz ere galdetuko zaie.