BSHko langileek Parlamentu aurrean egin dute protesta

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 18a, 14:34

BSH enpresako langileek "gizatasun eta enpatia falta" salatu dute eta Foru Gobernuari zein enpresari irtenbideak eskatu dizkiote. Larunbatean, 12:00etan, manifestazioa deitu dute Golem zinemetatik Parlamenturaino, babesa helarazteko.

Langileek Eskirozko BSH lantegia ixteari alternatibak eskaintzea galdegin diote gaurko elkarretaratzean Foru Gobernuari eta enpresari. Elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean eta "gizatasun eta enpatia falta" salatu dute.

Herritarren babesa eta "gure erakunde publikoen inplikazioa" eskatu dute lantegiaren bizirautea defendatzeko. Itxiera iragarpenaren berri izan ondoren, BSHko Eskirozeko enpresa batzordeak manifestazioa deitu du larunbat honetarako, abenduaren 21erako, 12:00etan, Golem zinemetatik Parlamenturaino.

Bitartean, gaur Carmen Maeztu kontseilariarekin eta Industriako kontseilari Mikel Irujorekin bilduko dira enpresa batzordeko kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!