Olentzero, Beriaindik Valentziara

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 18a, 10:27

Tasubinsako kideak Beriainen opariak biltzen, Valentziara eramateko.

Larunbatean, abenduaren 21ean, Beriaingo Olentzeroren kalejira Massanassa herrira joanen da, 1300 haurrendako opariak eskutan. Dantzariak, txistulariak eta bestelako pertsonaiek osatuko dute kalejira.

Valentziako Massanassa herriko hainbat erakundek antolatu dute DANAk kaltetutako adingabeen aldeko ekimen solidarioa. Beriaingo Udal Elkarteen plataformak bat egitea erabaki du eta Olentzeroren kalejira eramanen dute bertara. Abenduaren 21ean, larunbata, hamabi urtetik beherako haurren artean jostailuak banatuko dituzte.

Jostailu bilketa egin dute azken asteburuotan eta Gabonen atarian eramango dituzte Balentziara. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira goizeko 11:00etan abiatuko da Kale Nagusiko 15. zenbakian. Eta bidelagun izanen dituzte joaldunak, baserritarrak, gaitariak, dantzariak, momotxorroak, beste hainbat mitologia pertsonaia, txistulariak eta dantzariak.

Cesar Oroz marrazkilariak Olentzeroren ibilbidea biltzen duen kartela diseinatu du ekimenaren berri emateko. Olentzero eta Mari Domingi, dantzariak, musikariak eta euskal kulturako hainbat elementu, pertsonaia mitologikoak irudikatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!