Hiriko hamahiru gunetan zituzten atzotik 2025erako Iruñeko egutegiak banatzeko. Goizez zabaldu dituztenak ordu betean agortu dituzte. Arratsaldean ere antzeko gertatu da: bi orduan denak banatuak zituzten. Etxabakoizko zentro komunitarioan baino ez dira gelditzen. Gaur banatuko dituzte azken 250 aleak 9:30etatik aurrera.