Asier Calderon (LAB): “BSHkoa deslokalizazio programatua izan da”

Haritz Pascual Garjon 2024ko abe. 17a, 08:25

Eskirotzeko lantokiaren itxiera iragarpena multinazionalen deslokalizazio politiken adibide argia dela esan du LAB sindikatuko industria arduradunak. “Ekoizpena Turkia eta Poloniara eramanda, etorkizunik gabe utzi dute Nafarroako lantokia” esan du Calderonek.

“BSHko deslokalizazio planifikatu bat izan da” azaldu du Euskalerria Irratian LAB sindikatuko Asier Calderonek, “Urtetan erabaki da produkzioa beste herrialde batzuetara eramatea, ekoizpena txikia bertan geratuta eta orain erabaki dute ixtea”.

Atzo jaso zuten albiste gogorra lantokian. Langile batzarra egin zuten itxieraren berri emateko. “Orain lehentasuna, langileen lana eta etorkizuna izanen da” adierazi du LABeko industria arduradunak, “Ikustea ze aukerak badiren itxiera gelditzeko eta bestela, birkokapenak aztertu langileen etorkizuna bermatzeko”. BSHko itxierak uste baino eragin handiago izanen du zonaldean. “660  langile baino gehiago geratu daitezke kalean, ezin baititugu ahazten ahal, inguruetako enpresa laguntzaileak, hornitzaileak” azaldu du Calderonek, “Urtetako BSHren ERTEek eragina izan dute haiengan eta orain itxierarekin ere kinka larrian geratuko dira”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!