Arnaldo Otegi: "Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko ditugu komeni zaigulako egonkor segitzea"

Maialen Huarte Arano 2024ko abe. 16a, 13:39

EH Bilduren Mahai politikoa izan da batzartuta gaur goizean Iruñean eta alderdiaren ekarpena aurrekontuetan nolakoa izan den azaltzera atera da prentsaurrean Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia: "Ekarpenak egiten ditugunetik herritarrak atera dira onuradun". Euskal Herrian agenda politikoan benetako beharrak erdigunean jartzea erdietsi dutela gaineratu du eta Espainian ere aurrekontuak babestuko dituztela Gobernu horren egonkortasuna komeni zaiolako EH Bilduri. 

Termino sinpleetan planteatua, baina herritarren beharrei erantzunen dien proposamena jartzen du mahai gainean EH Bilduk aurrekontuetan. Horixe nabarmendu du gaur Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Iruñean Mahai politikoaren batzarraren ostean: "Diru publikoarekin zer egin eta non inbertitu, horixe da landu eta erabaki duguna. Sinpleki, baina sakonki". 

Erdigunera eraman du eztabaida hori EH Bilduk, alegia, herritarrei kezkagarri zaizkien gaiena: "Etxebizitzarena, langileen baldintzena, aldaketa ekosozialarena, zaintzarena eta osasunarena, besteak beste". Agenda politikoan herritarren interesak jarri dituztela gaineratu du Otegik: "Hori guztia ez dugu bakarrik Euskal Herrian egin,  Espainian ere EH Bilduri komeni zaio egungo Gobernuak segi dezan, akordioetara iristeko aukerak direlako herritarrak garaile eginen dituena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!