Mundua ikusteko beste modu bat, Sarasaten

Maialen Huarte Arano 2024ko abe. 9a, 14:02

Aire zabalean erakusketa bat bisitatzeko aukera izaten ari da Iruñean urtarrilaren 9ra arte Sarasate pasealekuan. Munduari begiratzeko aukera bat ohikoa ez den ikuspuntu batetik. 40 argazki dira denera: ilargia, Venus eta eguzki sistemak dituen bestelako altxorrak bildu dituzte.

Gure buruaz gaindi dagoen Munduan barneratzeko proposamena da Beste mundu batzuk. Bidaia eguzki-sisteman barna izeneko erakusketa. Aire zabaleko museo bihurtu dute Sarasate pasealekua. Ibilbide zientifiko-artistiko bat egiteko aukera ematen du, planeta-sistemaren barrena ezagutzeko 40 argazkiren bidez. Michael Benson idazle, artista eta zinemagilearen lana da.

Sei hamarkadotako esplorazioetan roboten bidez lortutako argazki ederrak baliatu dituzte erakusketarako. Gure egunerokoan ikusmira jartzen ez diegun horiek dira protagonista.

Artea kalean programaren bidez ahalik eta publiko gehienera hurbiltzea bilatzen dute, museoetatik eta erakusketa aretoetatik aldenduta. Inaugurazio ekitaldia asteburuan eginda,  urtarrilaren 9ra arte izanen da ikusgai. Bisita gidatuak ere egiten dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!