Europa mailako protesten barnean kokatu du Semilla eta Belarra taldeak bihar Iruñerako iragarria duen protesta. Traktoreak izanen dira hirian goizeko 10:30etatik aurrera Eroski supermerkatutik abiatuta. "Nafarroako nekazaritza, abeltzaintza eta oro har landa eremua babestu eta bultzatzeko" ekimena izanen dela iragarri du talde horrek. Erkidegoko nekazari eta abeltzain guztiak deitu dituzte biharko ekitaldian parte hartzera. Nafarroako etorbidetik, Belateko monasterioa, Baiona etorbidea, Armadako etorbidea, Olibeto kondearen biribilgunea, Badostaingo errepidea eta Sarrigurengoa hartuko dituzte traktoreekin. Arangurenera jotzeko asmoa dute. 12:00etan Iruñeko Foruen monumentuan ekitaldia eginen dutela ere jakinarazi dute Semilla eta Belarrako kideek.