Eguberriak kalean bizitzeko gonbidapena, Iruñeko Udalaren eskutik

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 28a, 10:06

Kantatu, dantzatu, poteatu, berriz elkartu, gozatu. Dena da ongi etorria eta partekatua Iruñean, are gehiago Gabonetan. Izan ere, iruñeak zerbait baldin badu, hori da Eguberriak ospatzen dituztenek kalean ospatzen dituztela. Horregatik pizten dituzte argiak eta programazioa auzo guztietara zabaldu. Haurrak, nerabeak, kolektiboak, saltokiak, elkarteak... Guztion artean festa biderkatzen dela dio udalak.  

Eguberriak kalean ospatzeko deia egin du Iruñeko Udalak. Aurten inoiz baino gehiago aritu da elkarlanean auzoetako elkarte eta eragileekin. Prestatutako 200 ekitaldietatik 60 auzoetan eginen dituzte. Haurrak erdigunean jarri dituzte eta eurei zuzendutako ekimen ugari prestatu. Ikusi hemen programazio osoa eta auzoetara iritsiko dena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!