Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak kalera atera ziren protesta egitera. "Bizi dugun egoera prekarioa da", azaldu du Haritz Iribas irakasle eta ikerlariak. "Benetako erantzun bat emateko eskatzen ari gara. 1.184 pertsona gaude egoera horretan, alegia irakasleen %75", esan du. Funtzionarioak ez diren irakasleez ari dira: "EHUn gure ezaugarri berak dituzten irakasleek guk baino %20-%25 soldata handiagoak dituzte. Bigarren hezkuntzako irakasle batek baino %40 soldata txikiagoa dugu guk", jakinarazi du. Legeak agintzen duena betetzea eskatzen ari dira, alegia, soldata duinak nahi dituzte. Mobilizazio gehiago eginen dituzte egoera hobetzeko eskatuz: azaroaren 26an, asteartearekin, irakasleak deitu dituzte lanuzteak egitera 11:00etatik 12:00etara. Haritz Iribasi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.