Eguberrietako izotz pista, Sarasaten

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 15a, 08:16

Hilabete eta erdi barru iritsiko dira Eguberriak eta hiria prestatzen ari da horretarako: kaleko argiztapena muntatzen ari dira eta laster paratuko dute Gazteluko plazan pinua ere. Programazio berezia prestatu ohi du Iruñeko Udalak egun horietarako eta aurreratu duen lehena izan da non kokatuko den izotz pista: Sarasatek hartuko du patinen gainean irrist egiteko tokia. 

Abenduaren lehen egunarekin zabalduko dute Sarasaten izanen den izotz pista eta urtarrilaren 6ra arte izanen da zabalik. Horrez gain, artisau azoka Gazteluko plazan jarriko dute 29 posturekin.

Patinen gainean irrist egiteko pistak 250 eta 400 metro inguruan izanen ditu, estalita izanen da eta Foruen monumentutik gertu kokatuko dute. Goizez eta arratsaldez izanen da zabalik abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra. 

Gazteluko plazako azoka abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra izanen da zabalik, goizez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!