Hilabete eta erdi falta da oraindik Eguberri Egunerako, baina Iruñea hasi da data horietarako kale-argiteria prestatzen. Kale Nagusian izan dira lehen argiak jartzen langileak. Done Saturdi egunarekin argiztatuko dituzte hiriburuko kaleak eta urtarrilaren 7ra arte izanen dira gozagarri.