Madre Coraje Gobernuz Kanpoko Erakundeak soinean daramagun kamiseta baten fabrikazio prozesua osoa bildu du ‘Zure kamisetaren bidaia 2.0’ erakusketan. Fast fashion edo moda azkarraren eragina bost zentzumenen bidez ezagutzeko aukera, jaiotzen denetik guregana iritsi arte egiten duen bidea islatzen du erakusketak.
Kontsumoa murriztearen aldeko apustua egiten du Madre Corajek, eta hartara, moda azkarraren erritmo harrapariari alternatibak bilatzen dizkiote. Are gehiago, sare sozialen, influentzerren eta online erosketen garaian bereziki jarri nahi izan dute fokua horretan, eta hausnarketa hori egitera bultzatu nahi dute erakusketaren ikuslea.
Arrosadian, Zangoza kaleko 38 zenbakiko egoitzan, dago ikusgai egunotan kamisetaren bidaia eta larunbatera bitartean izanen da ikusteko aukera. Erakusketak ere, kamisetak bezala, bidaia eginen du, eta ondoren, Gazteriaren Etxea bisitatuko du kamisetak. Sanduzelaiko Civivoxean, Mankomunitatearen egoitzan, Tuterako UNEDen eta NUP ere egingo ditu geldialdiak erakusketak, abenduaren 31ra bitartean.