Stop Genozidioa. Langileok Palestinarekin irakur zitekeen gaur goizean Iruñeko udal plazan egin duten elkarretaratzean. Bandera Palestinarrak nonahi zeuden. Elkartasuna adierazi diete. Arma salerosketa geldiarazteko eta Israelekin edozein harreman eteteko eskatu diete Patronalei eta Gobernuei.
Hasan Alkatif Palestinako kidea izan dute gogoan gaurko elkarretaratzean. Atzo, Israelgo bonbek hil egin zuten. Marrazkilaria zen, eta hainbatetan Gernika-Palestinaren deialdiak zein beste asko zabaltzen zituen.
Arratsalderako ere hainbat herritan egina du deia Gernika-Palestina plataformak elkarretaratzeak eta protestak egiteko.