Lenny Kravitzek Iruñean emanen du kontzertua apirilaren 12an

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 18a, 11:05

Blue Electric Light kontzertu biran Nafarroa Arenara iritsiko da Lenny Kravitz 2025eko apirilaren 12an. Ikuskizunerako sarrerak urriaren 24an aterako dira salmentara 10:00etan eta ohiko tokietan eskuratzen ahalko dira 45 euroan. 

Iruñean emanen du kontzertua Lenny Kravitz musikari estatubatuarrak. Apirilaren 12arekin iritsiko da Nafarroa Arenara Blue Electric Light kontzertu birarekin. Urriaren 24an jarriko dituzte kontzerturako sarrerak salgai www.navarrarena.com, ticketmaster, livenation.es eta Corte Inglesen. 45 euroan izanen dira eskuragarri. 

Rock musikaren artistarik garrantzitsuenetakotzat dute Kravitz eta Nafarroara ekarriko du bere kontzertu bira heldu den urtean. Londres, Praga, Paris, Madril eta Coruñan emane ditu 2025eko ikuskizunetako batzuk. Lau Grammy sari eskuratu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!