Bi aldiz aldatu dituzte Baionako (Lapurdi) besten datak azken hilabetean: joan zen irailaren 16an, 2025eko bestak uztailaren 16an hasi eta 20an bururatuko zirela iragarri zuen agiri baten bidez Baionako Herriko Etxeak; atzo, Sanferminekin batera izanen Direla jakinarazi zuen Jean-Rene Etchegarayk: uztailaren 9tik 13ra. Mont-de-Marsango (Landak) Madalena bestekin talka ez egiteko aldatu ditu berriz ere datak.
Baionako Herriko Etxeak ez du hautua egin bakarrik 2025ko besteei begira: Bart plazaratu zuen agirian 2026rako datak ere zehaztu dituela azaldu zuen Etchegaray buru duen erakundeak, Mont-de-Marsango udalburuarekin hala adosturik, .Hala, 2026an, Baionako bestak uztailaren 15etik 19ra iraganen dira. Mont-de-Marsango bestak, berriz, uztailaren 22tik 26ra eginen dituzte. 2025eako Lapurdiko hiriburuko festek bat eginen lukete sanferminekin, ez ordea, 2026koek.