Orkoiengo Antolin enpresako 108 langileak, kale gorrira

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 10a, 07:56

2025.urtearen hasieran itxiko ditu ateak 20 urtez Volkwagenendako osagaiak ekoitzi dituen enpresak. Auto elektrikoaren proiektutik kanpo geratu da Antolin eta lanik gabe izanen dira datorren urtetik aurrera.

Antolin enpresak Orkoiengo lantokia ixtea erabaki du eta bere 108 langileak langabeziara joanen dira. Antolin enpresak 20 urte egin ditu Volkswagenendako osagaiak ekoizten baina auto elektrikoendako modelo berrietan, Alemaniako zuzendaritzak erabaki du ez duela enpresa txiki honekin kontatuko. Antolingo kudeatzaileak saiatu dira bestelako proiektuetan sartzen, eskari berriak bilatzen, baina ez dute lortu eta dagoeneko irailean hasi ziren enplegu erregulazio expedientea martxan jartzeko urratsak egiten. 2025aren hasieran itxiko da Orkoiengo lantokia.

Antolinen 108 pertsonak lan egiten dute, horietatik %60a emakumeak dira. Adosturiko neurrien arabera, langile bakoitzak 45 eguneko indemnizazioa jasoko du lan egindako urte bakoitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!