Lehen aldiz eginen dute Emakumea eta pilota izeneko zinema erakustaldia. Iruñeko Kaldereria kalean dagoen erabilera anitzeko aretoan izanen da eta sarrera doanekoa da. Pelikulak emanen dituzte, mahai-inguruetan ariko dira eta performance bat ere izanen dute aukeran.