Bizitza duinak izateko eskaerarekin atera dira kalera pentsionistak

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 1a, 13:28

Zaharren Nazioarteko Egunarekin "borrokarako eta aldarrikapenerako" deia egin dute gaur manifestazio batean pentsionistek. "Adinduentzako zentro publikoak, etxean bizi ahal izateko baliabideak eta osasun arreta ziurtatzea" eskatu dituzte. 

Manifestazioa egin dute gaur Iruñean pentsionistek. Bizitza duinak izateko "asko dagoela egiteko" adierazi dute. "Zahar etxe gehienak pribatuak dira, etxean bizi ahal izateko baliabideak falta dira eta osasun arretarekin kezkatuta gaude, esan du Mari Carmen Zeberio Sasoiako kideak. Parlamentariei helarazi dizkiete euren kexa eta beharrak eta kalera atera dira euren beharrak ez daitezen ezkutuan geratu. 

Zaharren Nazioarteko Eguna da urriaren 1a. Ospatzeko baino "aldarrikatzeko" data dela nabarmendu dute pentsionistek gaur. Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean hasi dute protesta eta parlamentuaren atean amaitu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!