Koldo Martinez Iruñeko Udaleko Geroa Baiko zinegotziak iragarri du datorren ostegunean Osoko Bilkuran bere zinegotzi akta utziko duela "arrazoi pertsonalengatik eta osasunekoak tarteko". Martinezek berak esan du ezin dela %100ean egon herritarrekin zein Geroa Bairekin duen konpromisoarekin eta hartara erabakia hartu duela.
Martinez Medikuntzan eta Ebakuntzan lizentziaduna eta doktorea da. 2023az geroztik da zinegotzia eta Nafarroako senatari autonomiko ere izana da. Foru parlamentuan bozeramale izandakoa ere bai.
Javier Leozek hartuko du Martinezek lekua. 59 urteko iruindarra da bera, Zuzenbidean lizentziatua. Aurretik ere badu esperientzia udalean zinegotzi izandakoa delako.