“Euskal literaturaren transmisioa ikasgelatik kanpo ere zabaltzea bilatzen du irakurle talde honek”

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 23a, 14:29

Jaso ikastolak irakurle eta literatur kluba martxan jarri du. Ikasturte osoan hainbat literatur estilotako obrak ezagutzeko eta egileekin egoteko aukera izanen da. Ikastolako komunitateari zein

auzokideei zabaldutako ekimena izanen da. Izaskun Etxeberria ikastolako irakasle eta klubeko arduraduna mintzatu da Euskalerria Irratian.

Jaso ikastolako irakurle klubaren egitaraua:

  • Irailak 25: Letizia Salcedo: "Pequeño diccionario sentimental". Dibulgazioa
  • Urriak 23: Xamarrena, "Orhipean" Dibulgazioa
  • Azaroak 6: Itziar Benede: Euskal hedabideak, euskal kultur leihoa"
  • Abenduak 11: Alfontso Gartziandia: "Itsu kolpeka". Eleberri beltza
  • Urtarrilak 8: Aingeru Epaltza: "Mendi jokoak" . Ipuin liburua
  • Otsailak 5: Izaskun Etxeberria "Estan ez den guztia". Narrazio liburua
  • Martxoak 12: Dani Martirena. "Cosimoren katiuskak" eta Amonarenean kea". Album ilustratuak
  • Apirilak 9: Inma Errea. Euskal poesiari hurbiltzeko moduak
  • Maiatzak 21: Mikel Taberna. Bertsolaritza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!