Bardoak finalaurrekoetara iristear dira

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 23a, 11:31

Sunbillan egindako saioaren irudia. (Argazkia: Bertsozale.eus)

Asteazkenean, 19:00etan arituko dira Laban bertsotan Bortziriak-Baztango 'Mutilatuak' eta Iruñerriko 'EzKrashak'. Asteburuan Leitzan, Erronkarin, Eugin, Atarrabian eta Erratzun izango dira saioak.

Aurrera doa Bardoetako lehenbiziko fasea eta geroz eta gertuago daude finalaurrekoetako saioak. Asteazkenean, Laban jokatuko dute lehenengo faseko azken saioetako bat. Arratsaldeko 19:00etan arituko dira bertsotan bi taldeak.

'Mutilatuak' Bortziriak-Baztango taldea batetik, Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Patxi Kastillo, Urko Gartzia eta Iban Garro tartean; eta Iruñerriko 'EzKrashak' taldea bestetik. Bigarren honetan Eider Azkoaga, Jon Zendoia, Xabier Ayarza-Marien, Jon Subijana, Josu Sanjurjo, Antton Ziriza eta Saioa Alkaiza arituko dira.

Asteburuan ere saioak izango dira Leitzan, Erronkarin, Eugin eta Atarrabian ostiralean, eta Erratzun, larunbatean. Saio hauekin, dagoeneko Bardoetako lehen faseko hiru asteburuak amaituko dira, guztira, hamahiru saio igaro dira dagoeneko. Aste honetako saioak igarota jakingo da zeintzuk diren finalaurrekoen fasera sailkatutako sei taldeak.

Finalaurrekoak urriaren 4an Irurtzun, Tafalla eta Iruñean izango dira eta urriaren 12an Etxauri, Irunberri eta Tuteran. Ondoren, aurtengo hiru finalistak zeintzuk diren zehaztuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!