Gizonezko bat atxilotu egin zuten larunbat arratsaldean, Uharteko barraketan, atrakzioetako batean hainbat neska adingaberi ukituak egitea leporaturik. Atxilotua barraka horretako nagusia da.
Udalak prentsa ohar bat plazaratu du eraso sexista salatzeko: “Herritarren kolaborazioari esker, tokiko poliziak berehala izan zuen gertaturikoaren berri eta erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, epaileen esku uzteko”.
“Ez dugu onartu behar inolako eraso sexualik ezta emakumeen aurkako beste ezein indarkeriarik. Herritarrek gertakari hauei erantzuteko izan duten azkartasunak erakusten du zeinen garrantzitsua den emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko kontzientziazioan lan egiten segitzearen beharra”, nabarmendu dute agirian.