Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko da Iruñean

Nerea Garcia Valencia 2024ko abu. 28a, 13:09

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu" lelopean, Udalak hainbat ekimen proposatu ditu berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta hiriko airearen kalitatea hobetzeko.

Aurtengo berrikuntza nagusia "Marabiyak Bizi Fest" da, irailaren 14an, larunbata, egingo den musika jaialdi ibiltaria. Ekitaldia 17:00etan hasiko da Antoniutti parkean eta bost orduz hiria zeharkatuko du, bertako eta nazioarteko DJen geldialdiekin. 

Marabiyak Bizi Fest jaialdiaz gain, Iruñeko Mugikortasunaren Europako Astearen programazioan triziklo-ibilaldi terapeutikoak, helduentzako bizikleta-eskola eta bizikleten doako azterketa egingo dira Gaztelu plazan irailaren 14an eta 15ean. Buztintxuri auzoko Eskola Bideen programa ere abiaraziko da, haurrak modu seguruan joan daitezen eskolara, oinez edo bizikletaz.

Gainera, Irailaren 20an, ostirala, "Bizikleta Eskolan" programaren edizio berri bat hasiko da, 10 eta 15 urte bitarteko ikasleei zuzendua. Eskaintza osatzeko, Civivox sareak bizikleta ibilaldiak antolatu ditu iraileko larunbatetan, hiriko artea eta ondare historikoa ezagutzeko asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!