Gauero, astelehenetik ostiralera, film luze berri bat egongo da, familia, haur eta gazteentzat pentsatuta. Proiekzio lekua egun bakoitzean aldatuko da, baina ordua beti berdina izango da, gaueko 22:00etan. Hautatutako filmen artean, bost euskaraz programatu dira.
Abuztuaren 2a, ostirala: "Ilargirantz", Maravillas Lamberto plazan, Lezkairun.
Abuztuaren 8a, osteguna: "Gazte Harrigarria", Mendilloriko lakuan.
Abuztuaren 14a, asteazkena: "Paperezko Hegazkinak", Sanduzelaiko Doctor Gortari plazan.
Abuztuaren 20a, asteartea: "Dragoiaren Gidaria" Txantreako Arriurdiñeta plazan .
Abuztuaren 26a, astelehena: "Irati" Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko plazan.