Igandeko ordu txikietan izan zuten suhiltzaileek sutearen berri, eta zortzi orduren buruan lortu zuten guztiz itzaltzea. Haizeak gogor astintzen zuen sua, eta horrek lana zaildu zien suhiltzaileei. Goizaldeko 05:00etan sutea kontrolpean bazuten ere, militarren laguntza behar izan zuten gazteluan sartu ahal izateko.
Inguruetan bizi ziren auzokideak kea ikusita kezkatuta deitu zuten larrialdi zerbitzuetara. Izan ere, Foruzaingoak eta larrialdietarako zerbitzuek egoeraz ohartarazteko mila dei baino gehiago jaso zituzten gau osoan.