Koldo Martinez: "Aniztasuna da UPNri gustatzen ez zaiona"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 19a, 12:35

Protokoloak ahalbidetzen ote duen halako elementuak erakustea jakin nahi du UPNk joan den uztailaren 11n Koldo Martinez Geroa Baiko zinegotziak zezenketara eraman zuen abaniko koloreanitza dela-eta. Udaleko Eledunen Batzarra biltzeko eskaera egin du UPNk gaia azter dadin. 

UPNri ez zaio gustatu Geroa Baiko Koldo Martinezek sanferminetan uztailaren 11n zezen plazan luzitu zuen abaniko koloreanitza: "Aniztasuna da UPNri gustatzen ez zaiona", esan du Martinezek. Alderdi erregionalistak jakin nahi du Protokoloa bete ote zen abaniko hori erakutsi eta udaleko Eledunen Batzarra ahalik eta lasterren biltzeko eskaera egin du gaia azter dezaten. Koldo Martinezi egindako elkarrizketa argazkian klik eginez entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!