Iruñea eta Zizur Nagusia lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorria erabiltzeko prest

Bidane Beloki Ezker 2024ko uzt. 16a, 13:28

A-12 autobidearen eskuinaldetik doa bidea eta Arostegi etorbidearen bitartez lotzen ditu udalerriak. 824 metro luze eta 4,5 zabal da bidea.

Zizur Nagusia eta Iruñea ez ezik Zizur Txikiarekin ere lotzen du bidegorriak. Oinezkoentzako eta bizikletentzako erraia da, 824 metroko luzera eta 4,5eko zabalera dauka bideak eta hesi batek babesten du. Martxoaren 7an hasi ziren obrak eta dagoeneko erabilgarri dago bidea.

Ibilbide berriak bi udalerriak lotzen ditu Arostegi etorbidearen bidez. Zizur Nagusian kokatzen da erraia, A-12 autobidearen eskuinaldean, Logroño-Iruñea zirkulazio-noranzkoan, eta A-12 eta A-15 autobien bidegurutzean amaitzen da. Oscar Txibite Lurralde Kohesiorako kontseilaria inaugurazio ekitaldian izan da eta Zizurren aspaldi konpondu gabe zegoen arazo bati irtenbide ematearekin pozik agertu da.

Bide segurua, mugikortasuna errazten duena, eta osasuna hobetzen duena. Kutsadura murrizteaz gain, bizikletan aritzeko erraztasunak ematen baititu. Hartara, Europako Next Generation funtsekin egindako obra izan da eta 860.000 eurokoa da egindako inbertsioa. Zizur Nagusiko alkate Jon Gondanek baieztatu du konexioa asko hobetu dela, "Foru Gobernuari eskatu genion bereziki zerbitzugunean segurtasuna hobetzea eta mugikortasuna erraztea, eta lortu dugu", azaldu du.

Zentzu horretan, oinezkoek lehentasuna izan dezaten 10 kilometrora murriztu da abiadura eta bizikletatik jaisteko hesiak ezarri dituzte zebra-bideetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!