Iruñetik Burlatara zihoan billabesa batean izan zen erasoa, bart gauean. Ukituak pairatzen ari zen emakumearen oihuak entzunda, autobus gidaria erasoaz jabetu zen, eta berehala erreakzionatu zuen: ibilgailua Erripagaina auzoan gelditu zuen, ateak itxita, Foruzaingoari abisua eman zion eta zain geratu zen foru poliziek erasotzailea atxilotu arte.