Sei lagun eraman behar izan dituzte ospitalera 2024ko lehen entzierroaren ostean. Horietako batek zezen adarkada bat du ahosabaian eta lehen informazioen arabera zauria ez da larria. Gainerakoek erorikoak izan dituzte eta buruan eta aurpegian dituzte urradurak.