O plazaren iskin batean eskenatoiki handia dago paratua. Beste aldean, sukaldea. Afaltzeko eskaintza izanen da egunero Herri Sanferminetako gune horretan. Beste bi txosna luze ere badira "edariak nahi adina" izanen dira horietan. "Ezkaba aldera ematen duen tokian txoznagune txiki bat ere bada", azaldu du Sugoi Etxarri Herri Sanferminetako kideak. "Iparraldeko ikastolarentzako dirua ateratzeko talo postua ere jarri dugu", adierazi du.