Udaletxe barruan zein kanpoan egonen da Euskalerria Irratia txupinazioaren unean zein bi ordu lehenago ere. Emozioak, sentsazioak eta han eta hemen dagoen giroaren berri emateko prest daude dagoeneko irratiko kazetariak. Pamplonesaren gosaria, Dugunaren hamaiketakoa, Herri Sanferminetako egitaraua, Labak Oinez txokotik botako duen suziria, Peñen federazioko presidentearen sentsazioak, mugimendu feministaren aldarrikapenak eta txupinazoaren kontakizuna bertatik bertara uhin bidez (FM98.3) eta internet bidez aireratuko dute.