Hainbat kolektibok eta herritarrek errolda oinarrizko eskubidea dela aldarrikatzeko ekintza egin dute bart udaletxeko plazan. Bertan, beste eskubide batzuk eskuratzeko giltza, hala nola osasun arreta, hezkuntza, gizarte-zerbitzuetarako sarbidea edo egoitza-baimena aldarrikatu dituzte.
Antzezlan baten bitartez ikusarazi nahi izan dute errolda bat ez izateak sortzen duen ezinegona: sortzen duen diskriminazioa eta segurtasun falta. Udalei eskatu diete euren betebeharra dena betetzeko eta denon eskubidea dena ziurtatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!