Zizur Nagusiko Udala

Euskalerria Irratia 2024ko eka. 6a, 15:50

Supermerkatu handiek 2022.urtean inoizko etekinik handienak izan zituzten. 

Aitzitik, sektoreko langileek azken hitzarmenean erosahalmenaren % 5,9ko galera jasan zuten; kaltea latza da, kontutan izanik zer nolako soldata kaskarrak dituzten, ez direnak 1400 eurotara iristen.

Supermerkatu horiek ornitzen dituzten nekazariei dagokionez, gaur Intermon Oxfamek plazaratu duen bezala, landa eremuko 4 langileetatik, 1 esplotazio laboralean bizi den migratzailea da. Eta sektoreko hitzarmenek ez dute prekarizazioa gelditzen. 

Hori horrela, argi dago enpresen irabaziek gora egiten duten bitartean, produktore eta saltzaileen lan eta bizi baldintzek behera egiten dutela.  Patronalek etengabe bilatzen dituztelako esplotaziorako bide berri eta errazagoak, pertsona zahurgarrienetatik hasita. Horren aurrean, antolakuntza sindikala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!