Sare sozialetan villavesaz doan bidaiatzeko eskaintza egiten ari dira eta iruzurra dela ohartarazi dute

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 5a, 08:01

Villavesetan doan bidaiatzeko txartelak eskaintzen ari dira sare sozialen bidez, bereziki Facebook bidez eta ez dira egiazkoak, jakina. Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi du iruzurra egiten ari direla eta ez eskuratzeko halakorik.

Albiste edo iragarki bezala agertzen da sare sozialetan villavesa txartelak eskuratzen ahal direla doaneko bidaiak egiteko autobus horietan. Iruñerriko Mankomunitatearena ez den webgune batera bidaltzen du segidan eta bertan, galdetegi erraz bat eta jolas bat egiteko proposamena egiten du. VISA txartelaren zenbakia eskatzen du amaieran txartelaren beraren kostua ordaintzeko aitzakiarekin. "Ez dira  benetako txartelak, iruzurra dira", jakinarazi du Iruñerriko Mankomunitateak. Edozein zalantza argitzeko Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko gomendatu dute.

Hau da agertzen den iruzurraren mezua ↓

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!