Laguntzak ekainaren 1etik uztailaren 21era arte eska daitezke, 2023ko ekainetik 2024ko maiatzera bitartean egindako ikastaroetarako. Antsoain da Nafarroako eremu mistoan Euskarabidearen laguntza osatzen duen lehen herria, matrikularen % 100 bete arte, betiere baldintzak betetzen badira.
Zehazki, euskarazko aurrez aurreko eskoletara joaten diren pertsonek izango dute laguntza jasotzeko eskubidea, bai asteroko eskola estentsiboetara joaten direnek, bai barnetegi edo akademietara joaten direnek, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Laguntzaren % 100 lortzeko baldintza gisa, beharrezkoa izango da ikastaroko eskolen % 80ra baino gehiagora joatea, Euskarabideari ikasturte berean dirulaguntza eskatu izana eta eskaera Antsoaingo Udalean aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez aurkeztea.