Bere lekutik kendu eta ibaira bota duten bankua berriz ere bere lekuan izanen dela jakinarazi du Iruñeko Udaleko berdintasun teknikari Zaloa Basabek. Gertaera salatu egin du udalak eta halako jarrerak lekurik ez dutela gogorarazi du.
Media Luna parkean ortzadarreko koloreak dituen eserlekua bere tokitik erauzi eta ibaira jaurti zute asteburuan.