Inoiz baino matrikulazio gehiago jaso ditu Alaitz BHI Barañaingo institutuak: 51 izan dira guztira. Aurre-matrikula garaia amaituta jakinarazi zien Carlos Gimeno buru den Hezkuntza Departamentuak lerro bat gutxiago izanen dutela heldu den ikasturtean. Horrek eraginen du 30 ikasle kanpoan geratuko direla: "Murrizketak ezarriko ditu erabaki horrekin Gimenok", salatu dute. Atzera pausorik ez dezatela eman eskatu dute protestan.