NAFARROAKO IV. LIBURU AZOKA

Jon Bujanda (Karrikiri): "Eskaintza anitza eta zabala dugu Gazteluko plazako erakusleihoan"

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 3a, 09:03

Karrikiri Euskal Denda ere Gazteluko plazako liburu azokan ari da parte hartzen. Euskaratik eta euskaraz sortzen diren liburuak dituzte azokan eta aukera baliatzen ari dira Karrikiri beraren proiektuaren berri irakurleei azaltzeko, bazkide berriak erakartzeko eta adin guztietarako liburuen berri emateko. 

Karrikiri Euskal Dendak 28 urte betetzen ari da gaur. Urteurrena Gazteluko plazako liburu azokan ospatuko dute. Herritarrengana gehiago hurbiltzeko aukera ematen die azoka honek eta aukera ez dute galtzen utziko: "Euskarazko eskaintza anitza eta zabala dela ikusarazi nahi dugu", adierazi du Jon Bujanda Karrikiriko kideak. Berrikuntzak eta zaharberritu diren liburuak dituzte aukera. Jon Bujandarekin elkarrizketa egin dute Euskalerria Irratian; argazkian klik eginda entzungai dago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!