Bandera koloreanitzarekin ez diote sartzen utzi pertsona bati Iruñeko Subsuelo tabernara

Maialen Huarte Arano 2024ko eka. 3a, 08:31

"Ikur ideologikoa" dela argudiatu dio Subsuelo tabernako atezainak Imanol Cobos Burlatako Contigo-Zurekin taldeko zinegotziari sarbidea galarazi dionean. Sare sozialetan egin du salaketa Cobosek: " Beste LGTBIfobia kasu bat izan da". Taberna horretako atezainaren jarrera ez ezik Iruñeko udaltzainena ere kritikatu du: "Ez dute deus ere egin, are gehiago, tabernaren erabakia babestu dute". 

LGTBI taldearen bandera koloreanitza zeramalako ez diote sartzen utzi Imanol Cobos Burlatako Contigo-Zurekin taldeko zinegotziari Iruñeko Subsuelo tabernara. "Ikur ideologikoa" dela argudiatu dio taberna horretako sarreran zen atezainak eta ez dio sartzen utzi. Udaltzaingoak ere gerturatu ziren: "Deus ez egiteaz gainera tabernak hartutako jarrera babestu zuten". Sare sozialetan salatu du gertatutakoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!