NAFARROAKO IV. LIBURU AZOKA

"Liburu denda erraldoi" bilakatu dute Gazteluko plaza

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 31a, 13:35

Nafarroako IV. Liburu Azokak ateak ireki ditu gaur eta ekainaren 9ra arte izanen da zabalik. Iruñeko hamabi liburudenda daude, tartean, Elkar, Txalaparta, Txundarata, Katakrak eta Karrikiri. Tuterako, Elizondoko eta Eguesibarko liburu dendak ere izanen dira, Editargi argitaletxe independientea eta Nafarroako Gobernuaren publikazioetako postua. Guztien artean 50 ekitaldi baino gehiago prestatu dituzte

Irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurlearengana hurbiltzeko baliatuko dute gaur ateak zabaldu dituen laugarren Nafarroako Liburu azoka hogei liburu dendak: "Liburu denda erraldoia izan nahi dugu", esan du Nerea Reta Nafarroako Liburu denden Elkarteko kideak. 

Iruñeko hamabi liburudenda, tartean, Elkar, Txalaparta, Txundarata, Katakrak eta Karrikiri. Tuterako, Elizondoko eta Eguesibarko bana, Editargi argitaletxe independientea eta Nafarroako Gobernuaren publikazioetako postua daude. Guztien artean 50 ekitaldi baino gehiago prestatu dituzte: mahai inguruak, idazleekin hitzaldiak, ipuin-kontalariak edota Euskarria Irrati honekin zuzeneko saio bat asteazken goizean.

10:30etan zabaltzen ditu ateak Gazteluko plazako liburu azokak; 14:00 arte goizez, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00ak arte. Ekainaren 9ra arte izanen da zabalik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!