Peñen Federazioko presidente Rakel Arjolekin batzartu da Iruñea Antitaurina kolektiboko ordezkaritza bat. Sanferminetan zezenen erabilerari buruzko elkarrizketa izan dute bi aldeek eta gaiaren inguruko "hausnarketa eta eztabaida" kalera ateratzea garrantzitsua iruditzen zaio Iruñea Antitaurinari. Bide horretan, garrantzia handia izanen du Peñen Federazioak jokatuko duen rola: "Jaien protagonista eta eragile nagusietakoak diren aldetik eurek ere hausnartu eta gertatu beharko den aldaketaren gidari" izan behar dutela iruditzen zaio kolektibo horri. Hori dela eta, eskatu diete izan daitezela trantsizio horren laguntzaile, partaide eta erraztu dezatela aldaketa. "XXI.mendean onartezina da animalien tratu txarrekin festa eremua betetzea", salatu dute.