Ezagutarazi dute zein izanen den Sanferminak iragarriko dituen kartela, ezagutarazi dituzte zein kontzertu izanen diren Gaztelukoeta Konpainia plazan eta orain iritsi da jaiei hasiera emanen dien txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko epea. Bost aukeren artean erabaki beharko dute iruindarrek: Duguna Dantza Taldea, Amudisna (Nafarroako Emakume desgaituen Elkartea), San Juan de Dios ospitalea, Hermanos Fraile Gaitariak eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioa.
Sanferminetako Mahaiak 24 elkarteren botoak jaso ditu bost horiek erabakitzeko. Heldu den astelehenetik aurrera izanen dute aukera iruindarrek botoa emateko eta ekainaren 9ra arte luzatuko da aukera hori. Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek eman ahal izanen dute boto bakarra modu presentzialean, telefonoz edo internet bidez.