Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak euskal musikaren urteko proiekturik esanguratsuenak saritzen ditu. Guztira, 11 sari banatu dira, eta horietako hiru artista nafarrek jaso sute. 120 proiektu aztertu ondoren Ibil Bedi, Janus Lester eta Zetak izan dira artista sarituak. Bederatzi proiektu horietako bakoitzak 2.000 euroko saria eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura bat jaso ditu.
Irati pelikularen soinu bandaren egileek ere jaso zuten garaikurra galan eta Euskal Herriko Musika Bulegoko Zuzendaritzak ere, 2023an itxi zuen Iruñeko Gor Diskak diskoetxeari ohorezko saria eman dio. Egindako ibilbide luzea eta euskal musikari egindako ekarpena aitortu dute. 300 lan baino gehiago ekoitzi dituzte eta haien artean Berri Txarrak, Manolo Cabezabolo, Exkixu eta Ken Zazpirekin aritu dira. Aurten gainera, beste sari berezi bat gehitu dute, publikoarena alegia; ESAS Emakume konpositore eta artisten sareak eraman du.
Ainhoa Vitoria eta Julen Telleriak aurkeztu zuten Musika Bulegoak antolatutako gala eta Izaro, Ibil Bedi edota Rüdiger artistak arduratu ziren musika ikuskizunaz.
AAZTIYEN @musikabulegoa saria! Eskerrik asko! 👺🖤 pic.twitter.com/bPIVSWOteL
— ZETAK (@zetak_org) May 15, 2024