"Bestelako baloreak helaraziko dizkigun hezkuntza behar dugu", aldarrikatu du Haizea Abasolo Ikasleria Martxan erakundeko kideak. Ikasleen baldintzak ez direla duinak salatu eta dituzten arazoei irtenbidea emateko eskatu dute. Greba eguna dute gaur ikastetxeetan eta protestak ere egin dituzte. "Gazteon osasun mentala hobeki zainduko duen hezkuntza eredua merezi dugu, garraiatuak diren ikasleek zerbitzu duina nahi dute eta sistema zis-heteropatriarkal kapitalista kolonialak ezartzen dituen baloreak alboratzea nahi dugu", azaldu du. Manifestazioa egin dute Iruñeko Nabarreria plazatik hezkuntza departamentuaren egoitzaraino.