Etxetik kaleratu dezakete familia bat Barañainen

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 25a, 09:22

Barañainen egin dute manifestazioa etxe kaleratzea pairatzeko arriskuan dagoen familia babestu eta egoera salatzeko.

Barañainen, Haritu Etxebizitza Sindikatuak deituta, familia baten etxegabetze arriskua salatzeko egin zuten protesta. Duela bi hilabete iritsi zitzaion Barañainen bizi den familia horri etxegabetzeko agindua. Ordutik 70 eguneko luzapena erdietsi dute baina apirilaren hasieran agortzen da, hortaz, arriskua dagoela salatzen ari dira. Sareb bankuarena da etxearen jabegoa eta exijitu diote ez dezala familia hori kaleratu.

Etxetik kaleratzeko arriskuan dago familia bat Barañainen. Duela bi hilabete jaso zuen agindua. 70 eguneko luzapena erdietsi dutela azaldu du Haritu Etxebizitza Sindikatuak, baina arriskuak segitzen duela ohartarazi dute. "Alokairu soziala behar du familia horrek", adierazu du Harituko Zuberoa Hualdek. "Sareb bankuetxearen jarrera onartezina da. Arazoa estrukturala dela badakigu eta irtenbideak ere osoa behar du", gaineratu du. Ehunka lagun atera dira kalera egoera salatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!