Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 13a, 08:47

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako garaian sistemak hartutako "joera" onartezina iruditzen zaielako aterako dira protestara. 

Gero eta pribatizatuago dago hezkuntza sistema Ikasle Abertzaleak taldearen ustez. "Lantokiei begira, negozio bilakatzen gara ikasleak. Merkantilizatuta dago guztiz hezkuntza: garestia dago unibertsitaterako sarbidea eta baita ia derrigorrezko bilakatu dituzten masterrak ere", adierazi dute Saioa Borda eta Jon Arrondo Ikasle Abertzaleak taldeko kideek. Hezkuntza denontzako eskuragarria beharko lukeela izan uste dute eta horregatik dei egin dute martxoaren 20ko greban parte hartzera. Egun horretan 12:00etan egine dute manifestazioa Iruñeko Foruen plazatik aterata. Euskalerria Irratian Borda eta Arrondori egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!