Zentsura salatu du LKN artistak bere lanak Moreako saltokitik hitzartutakoa baino lehen kentzeko erabakian

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 12a, 11:01

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute hitzartutakoa baino lehenago LKN artistaren obra Morea saltokitik marrazkilariak berak kritikatu duenez. "Inoiz ez dut asmorik izan inor iraintzeko, nire ikuspegia azaleratzen dut artearen bidez, ez besterik", azaldu du. Diseinatzailea "atsekabetuta" dago erabakiarekin. Apirilaren 7ra arte aurreikusia zuten bere lana Uharteko saltokian ikusgai egotea, baina martxoaren 22an kenduko dute. "Kexak" jarri ditu kutsu erlijiosoko elkarte batek. 

Apirilaren 7ra arte Moreako saltokian ikusgai izan behar ziren LKN artistaren lanak. Martxoaren 22an kenduko dute baina. "Talde erlijioso baten kexak tarteko nire lana uste baino lehenago kenduko dute saltoki horretatik", salatu du artistak berak. Hogei lan jarriak ditu diseinatzaileak erakusketa horretan aktualitate politikoa, kulturala eta kirol arlokoa jasotzen duena. "Inoiz ez dut asmorik izan inor mintzeko", azaldu du LKN-k. "Atsekabetuta" hitz egin du marrazkilari nafarrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!